Obrak

Bidaiariaren gida-liburuari esker Euskal Herria deskubri zenezake, Baionatik Donostiara, Biarritz, Kanbo, Donibane-Lohizune edo Pasaia zeharkatuz. Baina Feillet ahizpen obrak ibilbide horietarik urrunago badoaz, beste herri batzuen ikusteko aukera emanez, "Paisaia" galerian dagokion herri izena hautatuz.

Lapurdi

Nafarroa behera

Gipuzkoa

Bizkaia

Nafarroa

Write comment (1 Iruzkin)

Hamarkadaz hamarkada, Feillet ahizpek teknika desberdinak baliatu dituzte ikusi dituzten paisaiak marrazteko. Artistaren begiradaz gain, teknika bakoitzak doinu berezi bat ekartzen du.

Litografiak

Litografia Feillet ahizpek gehien baliatu duten teknika izan da, Album des deux frontières, Guide du voyageur edo Charles Hennebutte-ek saltzen zituen beste gida eta albumetan sartzeko gisan. Teknika hori baliatzen duten obra gehienak bukatutako obrak dira, salmentarako pentsatuak. Paisaia biziki pausatuak dira, gidetan deskribatutako guneen adierazgarri, eta maiz pertsonaia ttipiz hornituak, bizitasuna eta oreka ekartzeko konposaketari.

Akuarelak

Akuarelarekin, ahizpek ez dute gehiago helburutzat, litografietan zuten bezala, ezagut daitekeen leku baten marraztea. Xehetasunei gehiago lotzen zaizkie, baita koloreari ere.

Berunezko mina

Berunezko minari esker lan biziki zehatza egin daiteke, estudioak, edo litografia batzuendako oinarri landuak.

Arkatza

Feillet ahizpek arkatzez marraztutako obrak maiz bukatu gabeak dira, zirriborroak edo entseguak.

Argazkia

Arkatza eta pintzela bazterturik, Blanche Hennebutte-ek argazkiaren munduan urrats batzuk egin zituen ere. Haren bi obra, Urdazuri ibai bazterrean eginik iritsi zaizkigu.

Write comment (0 Iruzkinak)

Feillet ahizpek Euskal Herria hamarkadetan marraztu dutenez, eraldaketa anitz, hirigintzari lotutakoak bereziki, agertzen dira beren obretan. Denboraren aitzinamendua neurtzeko molde bat.

Baiona, Antzokiko plaza

Hona bi grabadura antzokiko plazako ikuspuntu bera ematen dutenak. Mayou zubia, zurezkoa lehen grabaduran, harrizkoa da bigarrenean, bigarren hori 1857 urte ingurukoa dela erratera eramaten gaituen elementua.

Xehehetasun harrigarria, lehen planoan, txalupan ibilki den arrantzalea zenbait urtez zutabe bakar batez aitzinatu dela ematen du! Portuan, belaontziak antzoki ondoan dira, eta Itsas Ibilbideek oihan itxura dute.

Nahasgarri izan daitekeen beste xehetasun bat agertzen da beste eraikinak begiratzean, berdin-berdinak direlako, artistak jadanik bazaukan material bat gaurkotu balu bezala.

Biarritz, Portu zaharra

 

 

Write comment (0 Iruzkinak)

Bi ahizpetarik, Hélène Feillet da potretagile ospetsuena eta eskatuena. Pariseko saloian, adibidez 1863an, honako potreta hau aurkeztu zuen: Juan Cano andereñoa, Madrileko Principe antzokiko lehen bolerolaria.

Orleans-eko dukea Baionara sartzen

1839an pintatu eta 1842an Saloian erakutsi Orléanseko duke-dukesen etorrera Baionan margolan handia ere, potreta ttipien multzotzat har liteke.

Potreta gehienak Baionako burgesiaren pertsonaiak dira, zinegotziak direla (Furtado), burgesak direla (Daguerre), militarrak direla. Eitez serio, janzkeraz zorrotz, apaingarriez eskas. Begitarteari emana da funtsezkoena, zorroztasun psikologikoz landua.

Emakumezkoen potretak goxoagoak izan ohi dira, jantzien kalitatearengatik eta bitxien luxu apal samarrarengatik.

Marraztu edo akuarelatu potretetan, alta, pertsonaien egiatasuna helarazten du Hélène Feillet-ek. Etienne Pellot kortsario zaharra irudikatzen duen akuarelak primeran azaltzen du erretretan dagoen itsastarraren izaera sendo eta tematsua.

Blanche Feillet ezkontzaz Hennebutte-ren potretak bakanak dira, eta antze gutxiagokoak. Urri dituzte handitasuna eta exekuzioaren finezia. 1857tik aitzina Baionako Marrazki Eskolako zuzendaria genero eszenak eta paisaiak jorratzeko trebeagoa zen.

Testuaren kreditua: Baionako Euskal Museoa

Write comment (0 Iruzkinak)

Gorputz osoko potretak

Potretei eskainitako galerian, gorputz osoko potreta batzuk aurki daitezke. Emazte ontzi-gidaria aparte, denak Blanche Hennebutte-feillet-renak dira. Bide bazterretan ikusitako ohizko edo tipikotzat ematen ziren jantzien ikerketa lan bat ematen dute. Lan horren parte bat baliatuko gehiago landutako litografia batzuetan, Bidaiariaren gida-liburua edo beste argitalpen batzuetan.

  • Espainiar motakoa
  • Espainiar motakoa
  • Espainiar motakoa
  • Euskaldun bat
  • Herriko emazte bat
  • Xirula jolea
  • Emazte ontzi-gidaria

Jantziak testuinguruan

Guide du voyageur edo de Album des deux frontières bildumetan zehar, xehetasun handiko ohizko jantzietan agertzen diren pertsonaia batzuk badira eszena biziki landuetan. Posturek ez badute naturala iduri, hor dira jantzien xehetasunei buruz Charles-ek daraman diskurtsoa irudikatzeko.

Genero margolanak

Beste potreta zenbait, horietarik batzuk zirrimarra moduan iritsi zaizkigunak, lekuan bertan eginak dirudite, edo Euskal Herriko gizarte mota baten egunerokotasuna itxura nahi dutenak. Jantzien xehetasunak beti hain landuak dira.

Write comment (0 Iruzkinak)

Ahizpak berak agertzen dituzten obrak arraroak dira. Funts pribatu batetik heldu zaigun arkatzezko serie baten familia osatzen laguntzen gaitu:

Blanche Feillet Hennebutte

Blanche-en potreta, Hélène-ek marraztua

Hélène Feillet

Hélène-en potreta, Blanche-ek marraztua

Charles-Henri Hennebutte

Charles-Henriren potreta, Hélène-ek marraztua

Henri Hennebutte

Henri Hennebutte, Blanche eta Charles-Henri Hennebutte-en semearen potreta, 1850eko martxoaren 29an marraztua.

Write comment (0 Iruzkinak)

Litografia harrian zizelkatu grabadura bati esker marrazki bat seriean inprimatzeko teknika bat da.

Feillet ahizpentzat, haien obren inprimatzeko, zabaltzeko eta beraz saltzeko modu egokiena da. Erakusketa honetan agertzen diren litografiak, beraz, bukatutako obrak dira, salgai zirenak. Gehiengoak litografo profesionalek egin dituzte, ahizpen marrazkien arabera, baina zenbait ahizpek berek egin dituzte.

Kasu guzietan, harria zizelkatzen hasi baino lehen, etapa desberdinak badira. Erakusketako obra batzuk, arkatzez, berunezko minez, grafitoz edo akuarelaz eginak, litografia batzuen aurre-urratsak izan daitezke. Oinarri batzuk grabatzaileak baliatuko dituenak.

Adibidez:

Baiona, ikuspegi orokorra

Ezkerreko arkatzezko zirrimarrazkiak bukatu gabe dirudi. Baina eskuineko litografian elementu ber-berak, leku eta proportzio ber-beretan aurkitzen ahal ditugu.

Baionako hazi azoka

Grafitozko ezkerreko marrazkia biziki osatua eta xehetasunez betea da. Eskuineko grabadura osoki fidela zaio.

Hondarribia

Eskuineko marrazkia, berunezko minaz egina, Hondarribia hiriaren itxurapen biziki zehatz eta fidela da. Eskuinean, litografiak jatorrizko marrazkiaren parte bat hartzen du, errealitatea itxuratzeko, baina lehen planoan gehitzen dizkio txalupa eta pertsonaiak, bizi eta dinamismo gehiago emateko obrari.

Baionako katedrala

Ezkerreko obra akuarela bat da, eskuinekoa litografia bat. Lehen bertsioan ez diren elementu eta pertsonaia ugari agertu dira bigarren bertsioan.

 

Write comment (0 Iruzkinak)

Goratze bat pigmentu argi multzo bat da,  "goratzeko" baliatua, hots argitzeko, zirrimarrazki edo marrazki urkoloreztatu bat. Gehienetan zuriak dira, eta tindatutako euskarrian zuria lortzeko baliatuak dira.

Dokumentu horiek osoki teknikoak dira, ez ziren zabalduak izateko eginak.

Ondarroa

Lehen dokumentua Blanche Hennebutte-en marrazki bat da, sepia papera batean, berunezko minaz, zurien goratze batzuekin. Bigarrena lehena oinarritzat hartuz egin den grabadura; zubia ezagutu daiteke ezkerrean, mendia azken planoan. txalupa, aldiz, grabaduran gehitua izan da.

Biarritz , portu zaharraren eta bainu bero eta hotzetako bi egituren ikuspegia

Blanche Hennebutte-en marrazkia, berunezko minaz, zurien goratze batzuekin, sepia kartoia batean. Ikus hemen nola zeru hodeitsua agertzen den grabaduran: erromantismoaren bete-betean gaude. Zurien goratzeek argiaren dirdira erakusten sute; Portu zaharreko uhinak, edo eguzkiak argitaratutako aitzinaldeak. Lehen planoan, eskailerako barranda berdina da marrazkian eta grabaduran. Pertsonaientzat berdin. Grabadurak marrazkiarekiko askatasun gehiagorik hartu.

Kanboko ur beroen eraikinaren ikuspegia

Aitzineko adibideen kontra, zirrimarrazki bat baino egiazko marrazki bat dugu hemen, gaiari dagozkion xehetasun guziekin. Grabaduran, pertsonaia batzuk gehituak izan dira, sakontasun gehiago emanez paisaiari. Marrazkiaren xehetasunak miresten ahal dira: alzifreak zubiaren ezker aldean, Errobiko ertzak, zubiaren marrazki arkitekturala, zuriz goratutako lau zutabeekin, berria zegoen zubi hori agerian ezartzeko.

 

Write comment (0 Iruzkinak)

Litografiaren teknikari esker, tinta paper batera transferitzen da, harri baten zizelkadurak oinarritzat hartuz. Tinta beltza bada, emaitza zuri eta beltzez izanen da. Pixka bat eraldatutako beste plaka bat berriro baliatzen badugu, kolore desberdin bateko tinta batekin, obra aldatzen da, eta horrela,  plaka eta tinta desberdinak bat bestearen ondotik baliatuz, litografia koloretan agertzen da.

Gerta daiteke ere zuri eta beltzezko litografia bat zuzenki kolorez tindatzea. Litografia akuarelatuen kasua da.

Edozein izan teknika, kolorea obrarentzat gehigarri bat da, obra bat nahi bezain bat deklinatzeko aukera ematen du, ale bakoitza originala bilakatuz.

Write comment (0 Iruzkinak)

Maiz gertatzen da marrazki batetik bestera elementu komunak aurkitzea, berdin-berdinean erreproduzituak obra batetik bestera.

Euskal espainiar motakoa

Hirugarren irudian,, pertsonaia bi emaztez inguratua da. Aurpegia aldatua du, eta elementu horrek aditu batzuei uste arazten die Charles Hennebutte-en potreta bat izan daitekeela, Blanche eta Hélène ahizpez inguratua.

Kakoleta

Ondoko adibidea urrunago badoa. Kolaketa bat da, Atekagaitzen inguruetan baliatutako kakoleta bat-batean Biarritzeko itsas bazterrera eramaten duena.

Write comment (0 Iruzkinak)