Portretak

Bi ahizpetarik, Hélène Feillet da potretagile ospetsuena eta eskatuena. Pariseko saloian, adibidez 1863an, honako potreta hau aurkeztu zuen: Juan Cano andereñoa, Madrileko Principe antzokiko lehen bolerolaria.

Orleans-eko dukea Baionara sartzen

1839an pintatu eta 1842an Saloian erakutsi Orléanseko duke-dukesen etorrera Baionan margolan handia ere, potreta ttipien multzotzat har liteke.

Potreta gehienak Baionako burgesiaren pertsonaiak dira, zinegotziak direla (Furtado), burgesak direla (Daguerre), militarrak direla. Eitez serio, janzkeraz zorrotz, apaingarriez eskas. Begitarteari emana da funtsezkoena, zorroztasun psikologikoz landua.

Emakumezkoen potretak goxoagoak izan ohi dira, jantzien kalitatearengatik eta bitxien luxu apal samarrarengatik.

Marraztu edo akuarelatu potretetan, alta, pertsonaien egiatasuna helarazten du Hélène Feillet-ek. Etienne Pellot kortsario zaharra irudikatzen duen akuarelak primeran azaltzen du erretretan dagoen itsastarraren izaera sendo eta tematsua.

Blanche Feillet ezkontzaz Hennebutte-ren potretak bakanak dira, eta antze gutxiagokoak. Urri dituzte handitasuna eta exekuzioaren finezia. 1857tik aitzina Baionako Marrazki Eskolako zuzendaria genero eszenak eta paisaiak jorratzeko trebeagoa zen.

Testuaren kreditua: Baionako Euskal Museoa

Write comment (0 Iruzkinak)

Gorputz osoko potretak

Potretei eskainitako galerian, gorputz osoko potreta batzuk aurki daitezke. Emazte ontzi-gidaria aparte, denak Blanche Hennebutte-feillet-renak dira. Bide bazterretan ikusitako ohizko edo tipikotzat ematen ziren jantzien ikerketa lan bat ematen dute. Lan horren parte bat baliatuko gehiago landutako litografia batzuetan, Bidaiariaren gida-liburua edo beste argitalpen batzuetan.

  • Espainiar motakoa
  • Espainiar motakoa
  • Espainiar motakoa
  • Euskaldun bat
  • Herriko emazte bat
  • Xirula jolea
  • Emazte ontzi-gidaria

Jantziak testuinguruan

Guide du voyageur edo de Album des deux frontières bildumetan zehar, xehetasun handiko ohizko jantzietan agertzen diren pertsonaia batzuk badira eszena biziki landuetan. Posturek ez badute naturala iduri, hor dira jantzien xehetasunei buruz Charles-ek daraman diskurtsoa irudikatzeko.

Genero margolanak

Beste potreta zenbait, horietarik batzuk zirrimarra moduan iritsi zaizkigunak, lekuan bertan eginak dirudite, edo Euskal Herriko gizarte mota baten egunerokotasuna itxura nahi dutenak. Jantzien xehetasunak beti hain landuak dira.

Write comment (0 Iruzkinak)

Ahizpak berak agertzen dituzten obrak arraroak dira. Funts pribatu batetik heldu zaigun arkatzezko serie baten familia osatzen laguntzen gaitu:

Blanche Feillet Hennebutte

Blanche-en potreta, Hélène-ek marraztua

Hélène Feillet

Hélène-en potreta, Blanche-ek marraztua

Charles-Henri Hennebutte

Charles-Henriren potreta, Hélène-ek marraztua

Henri Hennebutte

Henri Hennebutte, Blanche eta Charles-Henri Hennebutte-en semearen potreta, 1850eko martxoaren 29an marraztua.

Write comment (0 Iruzkinak)