Atekagaitz, Kakoleta, Itsasu, Artzamendi, Luhuso, Mundarraine

Ur burdinezkoaren iturri ondoko errekañoa zeharkatu eta errekan goiti joanen gara. Gero eta hertsiagoa da. Ezpela usaintzen al duzu? Haritz hauen ondotik, metaka ikusiko ditugu mendi altzoak janzten, eta bidexka zailago bilakatuko da. Itzul giten establezimendura. Han bi mando ditugu Atekagaitzera eramateko zain. Bitartean, begi pean gertatzen ari den antzerki bufoiaz goza dezakegu. […]

Malda horren gainetik, bista ederra bilakatzen da; aitzinean Atekagaitzeko arteka ikus dezakegu, Artzako mendiak(1) eta Luhuso non kaolin meategi bat dagoen. Ibilbide eder eta interesgarria da; baina egun erdi bat behar denez, eta denbora eskas dugunez, utz dezagun errepidea eskuinean, eta segi dezagun elizara doan bidexka irregular hau. Itsasuko(2) eliza aski zaharra da. Utz ditzagun mandoak ostatuan; Errobira jaisteko gaztainondoz inguraturiko plaza eta zelai hura zeharkatu besterik ez dugu. Leku hau Errobiren aldeetara gehiago igaiten da, eta menditik erori diren haitz horiekin, Kanbotik desberdina da.[…]

Bi mendien artean kokatua den haitz hori, eta zeinean oin itxurako zulo bat egina den, Atekagaitz da. Erran ohi da, arroka hori Errolan bidean oztopoa zela, eta Pirinioetan beste hainbat lekutan egin zuen bezala, bide egin zuela. Ostiko batez ideki omen zuen. Laborariek diote hiru arraultze gogor arrokaren kontra jaurtikiz egin zuela.

Haitzean eginiko zilo hura biziki bitxia da; oinetan ditugun ur lasterrak; arana hertsitzen duten bi harresi naturalak; zuhaitzak urrunean, eta mendien gainetik ageri den zeru urdin zati bat paisaiaren erditik, dena da harrigarri bidaiariarentzat eta hortik pasatzeko desioa pizten du. […]

 

(1) IO: jatorrisko testuan "d’Arsa"

(2) IO: jatorrizko testuan "Itsatsou"

(3) On nomme cacolet un bât placé sur une bête de somme, sur les lianes de laquelle sont placés deux chaises ou fauteuils munis par devant d'une petite planchette pour reposer les pieds.

Comments powered by CComment