Biarritzeren historia

XI. mendean, hiri honetan itsas argiak ugari ziren. Orduan, itsasturi ausartek ezer gutti ekartzen zien lur antzuko herriari aberastasun zenbait atera zioten. Haien aberastasun handiena balea ihizia zen. XIV. mende bukaera arte hortan jardun zuten, zetazeo hura biziki urria bilakatu zen arte. Haatik, 1529an, Biarritzeko biztanleek Turenne Jaunari bat oparitu zioten Baionatik pasatu zenean. Enbaxadorea hein bat trabatua zitekeen hain opari oi ez eramangarri horrekin.

Itsasoaren mailatik 40 metrotik gorako arroka zolen gainean eraikia da. Bata bestearen gainean eraikiak diren Biarritz-eko etxeek itxura berezia dute. Duela urte batzuk hiri honetara Baiona eta Akizeko jendea besterik ez zen jiten; negoziotan zirenak hona heldu ziren pausatzera eta egun batzuko denboran beren kalkulu eta eragiketa komertzialak baztertzera. Gaur egun, Europa osotik dator jendea, Bairritz-en bainu hartzera ; ezen turistak segur baitira, itsas bazterreko etengabeko brisak, udako bero xapa denean ere, tenperatura atseginago egiten duenean, nahi duten erosotasun guzia ukanen dutela: hotel txit ongi apainduak(1), banakako etxe erosoak, saloi bat nun atzerritarrak biltzen diren, eta azkenik itsasoko ur beroko bainu establezimendu bat, Portu Zaharrean.

 

(1) Monhau, Dunion eta Enbaxadoreen hotelak.

Comments powered by CComment