Errenteria, Oiartzun, ontziolak, galdategia

Hiri txiki hau Oiartzun deituriko errekaren bazterrean da, bere bokaletik ez hain urrun. […]

Behinola, Errenterian 800 kupeletako ontziak eraikitzen ziren; eta urrunagoko garai batean hiri honek itsas armadari eskuadra general bat, berrogeita hamar ofizial eta berrehun marinel hornitu zizkion. Zenbaki itzelak hiriaren neurriaren araberan. Hiri honetan ezarri zuten, Irandako markesaren agindupean, Espainiako lehen galdategia, Alemaniako langileen laguntzarekin.

1581ean Magallaes itsasartearen aurkikuntzan parte hartu zuen Martin Zubieta kosmografo ospetsua Errenteriakoa zen. Bada, Hirutasunaren omenezko serora komentu bat. […]

 

Comments powered by CComment