Santa-Izpiritu, Baionako juduak, sinagoga

Jaitsi gaitezen Santa Izpiritura eta presta zaitez bultzatua izatera ; langileak beren etxeetara itzultzen diren tenorea da. Begira zer itxura desberdinak dituzten : begi beltz eder eta goxo horiek, Espainian baizik ikusten ez direnak, sudur lirain eta makoak, oliba koloreko larrua; ulertzen duzu zergatik Santa Izpiritun sinagoga bat dagoen. […]

Kasik israelita guziak merkataritzan dabiltza, eta mendeetan debekatuak izan ondotik, beren herritar eskubideak erdietsi dituzte Frantzian. Beren gaitasun eta jarraikitasunari esker, dauden leku guzietan merkataritzaren maisuak bilakatzen dira.

Sar gaitezen sinagogan. Jendetza horrek ezteiak badirela salatzen du. Ikus dezakezunez, senarrak ontzia hausten du, gizakiaren hauskortasunaren ikurra. Altarea handizki apaindua da ; gizon eta haur abesbatzak entzuten dira elizkizun denboran, batasun handiarekin.

Plazaren mutur horretako iturriari ur bikaina dario. Antzina, plaza arbolez apaindua zen eta hiriko pasealeku bakarra zen; orain dela gutti moztu zituzten. Hortaz, triste eta huts samarra ageri da.

Zubi honek Baionara eramanen gaitu.

Egun betea izan dugunez, bihar Biarrits-era(1) joan aitzin, Portu berriko arkupea, Salie karrika, hiriko ilunena eta zaharrena, Arraindegia, Mayou karrika eta Espainiako atea, zalgurdiak egoten diren lekua, ezagutaraziko dizkizut.

 

(1) IO: jatorrizko testuan Biarrits idatzia

Comments powered by CComment