Feillet ahizpak

Euskal Herria irudietan (1837 - 1864)

Hautatu hizkuntza

  • Français
  • Euskara
  • Harrera
  • Aurkezpena
      • Back
      • Sarhitza
      • Biografiak
          • Back
          • Blanche Hennebutte-Feillet
          • Hélène Feillet
      • Obrak
          • Back
          • Paisaiak
              • Back
              • Euskal Herrian gaindi bidaia bat
              • Paisaiak eta teknikak
              • Denborako zenbait gida-marka
              • Leku ezezagunak
          • Potretak
              • Back
              • Ahizpa potret egileak
              • Jantziak eta genero margolanak
              • Familia potretak
          • Marrazki eta grabadurak
              • Back
              • Marrazkitik grabadurara
              • Zurien goratzea
              • Kolorea!
              • Elementu errepikakorrak
      • Euskal Herriko turista fabrika
  • Potretak
      • Back
      • Biarriztar neska gaztea
      • "Paciega" talde bat
      • Neska baionatar gazte baten potreta
      • Emazte gaztea eta belaunaulkia
      • [Gizon eta emaztea zaldiz]
      • Emazte ontzi-gidaria
      • Herriko emazte bat sorbalda zapi eta mokanes batekin
      • Euskal jantziak
      • Euskaldun bat
      • Pasaiako ontzi-gidariak
      • Washington
      • Emazte gazte baten potreta
      • Akuarela
      • Sardina saltzaileak
      • Akuarela
      • Xirula eta Zoin jolea
      • De Dragon anderea "euskal emazte polita" zeritzona
      • Orleans-eko dukea Baionara sartzen
      • Augusto Abraham Furtado
      • Neska gazte baten burua xingola arrosa batekin
      • Charlote Delvaille Lopez de Leon-en potreta
      • Emazte gazte baten bustoa
      • Samuel Dreyfus
      • "Las provincias Vascongads Ilustradas" argitalpenaren azala
      • Léopold Daguerre
      • Blanche Hennebutte-Feillet
      • Charles-Henri Hennebutte
      • Beltzez jantziriko emazte zahar bat
      • Hélène Feillet
      • Kriskitinak
      • Donostia
      • Gizon betaurrekoduna
      • Henri Hennebutte
      • Kristoren azterketa
      • "Euskal Jantziak"-entzako entsegu litografikoa
      • Emazte gazte bat bizkarrez gutun bat irakurtzen
      • Haur baten burua
      • Kakoleta
      • Azkoitia eta inguruneak
      • Jantzi baionarrak
      • Xakur etzana
      • Begiak hesten dituen eliza gizon baten buruaren froga
      • Teilatupe baionarra bat: jostun jantziak
      • Jantzi baionarrak
      • Jantzi baionarrak
      • Jantzi baionarrak
      • Jantzi baionarrak
      • Kakoleta: Baiona inguruetan
      • Donibane Lohizuneko emazte arrantzalea
      • Donibane Lohizuneko arrantzaleak
      • Kakoleta, Baiona inguruak
      • Euskal jantziak
      • [Euskal baserritarrak]
      • [Euskal-espainiar motako talde bat]
      • [Euskal espainiar motakoa]
      • [Euskal espainiar motakoa]
      • euskal motako talde bat
      • Laborari bat eta bere emaztea: Espainia, euskal probintziak
      • Azkoitia eta inguruneak
      • [Espainiar motakoa]
      • [Espainiar motakoa]
      • [Espainiar motakoa]
      • [Costume d'espagnole]
      • Pellot kortsarioa
      • Euskal laborariak artaleak kentzen
  • Paisaiak
      • Back
      • [Arrantzaleen portua]
      • Biarritz, arrantzaleen portuaren ikuspegia
      • [Haitz zilatua]
      • Biarritzeko ikuspegia, errotako kostatik hartua
      • Biarritz: [Portu zaharraren ikuspegia]
      • Maitasunaren ganbarako hondartza
      • [Biarritz, portu zaharra]
      • Biarritzeko haitz zilatua
      • Bidarteko kosta
      • Latsagia
      • [Biarritzeko alde zaharra]
      • Biarritz, Monhau hotel ohia
      • Baiona eta Aturri, zitadelatik ikusia
      • Eugénie etxearen ikuspegia
      • [Hondartza Biarritzen]
      • Biarritz, vue de la Villa Eugénie, prise de la nouvelle route
      • Biarritz, haitz zilatua
      • Biarritz,eliza, Arrantzaleen Portua eta atalaia
      • Vue d'un jardin
      • Biarritz: portu zaharraren eta bainu bero eta hotzetako bi egituren ikuspegia
      • Biarritz, hondartza eta eraikin berria
      • Biarritz, portu zaharra haitzetatik hartua
      • Biarritz, errepidearen eskuin aldetik hartua
      • Biarritz: errotako kostaren eta Eugénie etxearen ikuspegia
      • Biarritz, Portu Zaharrarenikuspegia
      • Biarritz: ikuspegi orokorra Itsasargitik
      • Biarritz, Portu Zaharreko bainu eraikinaren ikuspegia
      • Biarritz, errotako kosta
      • Biarritz, Portu Zaharra gainetatik ikusia
      • [Donibane Lohitzune, geltokia eta Larrun]
      • Baiona, ikuspegi orokorra
      • Pasaiako ikuspegia: Sta Anatik hartua
      • Baiona, ikuspegi orokorra
      • Pasaiako ikuspegia: Sta Anatik hartua
      • Baionako ikuspegia
      • [Angelier]jaunaren jauregia - Irun
      • Baiona, Espainiako atekaren ikuspegia
      • Pasaia
      • Hazi azoka Baionan
      • [Pasaia, Espainia]
      • Hazi azoka Baionan
      • Ondarroa, Bizkaia, 1849ko irailak 27
      • Lesaka
      • [Pasaia, Espainia]
      • Baiona, antzokiko plaza
      • Hondarribia, saltokien karrika
      • Kanboko ur beroen eraikinaren ikuspegia, Hazparneko errepide berritik hartua
      • Tolosa
      • Kanbo
      • [Pasaia, Espainia]
      • Kanboko ikuspegia
      • Lesakako etxe gotikoa
      • Kanboko ur beroen eraikinaren ikuspegia
      • Donostia
      • Atekagaitzeko ikuspegia, Kanbo-Itsasu inguruan
      • Aturriko itsas adarra
      • Baigorri
      • [Pasaia]
      • Pasaia
      • [Etxea]
      • Pasaia
      • [Emazte bat eta haur bat etxe baten aitzinean]
      • Azpeitia
      • Kanbo: establezimenduaren ikuspegia, Hazparneko bidetik hartua
      • Kanbo, 1841eko ekainaren 6a
      • Legartzan
      • [Kanbo, eliza]
      • Ondarroa portutik ikusia
      • Zokoako gotorlekua eta Donibane Lohizun
      • [Kanbo]
      • Urdazuri ibaia
      • [Kanbo]
      • Urdazuri ibaia
      • Arsa mendia, Kanbotik hurbil
      • Hondarribia
      • Kanbo: ur onetako bidetik hartua
      • Irun
      • [Kanbo]
      • Iruneko ikuspegia
      • [Kanbo]
      • Pasaiako ikuspegia
      • [Itsasu, 1864ko urriaren 9a]
      • Pasaiako kale bat
      • Bidaxune, 1864ko urriaren 29a]
      • Biarritz, zubia eta haitza
      • [Kanbo]
      • Pasaiako arroa
      • Kanbo, behereko plaza
      • Donostiako ikuspegia
      • [Kanbo]
      • Biarritz
      • Baiona. Hazi azoka
      • Biarritz, kasinoaren eta Napoleon III Bainuen ikuspegia
      • Biarritz: Euskaldunen kostaren ikuspegia
      • Donibane Lohizuneko plaza
      • Donibane Lohizune: Ziburuko ikuspegia, Aduanaren baratzetik hartua - portu zaharraren hondarkinak 1852an ziren bezala
      • Baionako katedralaren ikuspegia
      • Euskal etxea
      • Baiona. Antzokiko plaza
      • Donostia
      • Mutriku
      • Katedraleko plaza, 1840 inguruan
      • Loiolako San Inazio - Azpeitiako bidetik hartua
      • Hondarribiko ikuspuntua
      • Bilbo, Bermeorako bidetik hartua
      • Urdazuriko komentua
      • Baionako Barra, Aturriko sartzea
      • Eliza berriko plazaren eta Eugénie etxearen ikuspegia
      • Zirrimarrak
      • Baiona, antzokiko plaza
      • Baiona ikuspegi orokorra
      • Eliza eta herria errekaren gainean
      • Ingelesen hilerria
      • Euskal eliza eta hilerria
      • Biarritzeko ikuspegi orokorra
      • Hondarribiako elizaren barnealdea
      • Portu zaharreko ikuspegia, Biarritz
      • Hego Euskal Herriko eliza baten barnealdea
      • Espainiako herri bat
      • Biarritz
      • Jondoni Petri elizako atea
      • Galdategiaren barnea
      • Donostia
      • Maizterren zubia
      • Pasaiako portuaren zirrimarra
      • Donostia
      • Kanboko ur onak
      • Bermeo Bizkaia
      • Tolosa
      • Bilbo : ospitale zibila
      • Haitz zilatua
      • Getaria. Ubiditik ikusia
      • Hondarribiako Madalena
      • Hondarribia
      • Prestaketa zirrimarra "Bilbo-Bermeoko bidetik hartua"
      • Hondarribia
      • Ahukua Nafarroan
      • Hondarribia
      • San Leon bere burua eramaten
      • Donostiako portua
      • Ingelesen hilerria
      • Erreka bazterreko bidea
      • Bide sakona, xakur etzana eta kaperu handiko gizona
      • Erreka ondoko eraikin handiak
      • Biarritz, Portu Zaharreko bainu eraikinaren ikuspegi bat
      • Etxea
      • Biarritz, Eroen kostako, Napoleon bainuen, etxearen eta Itsasargiaren ikuspegia
      • Oihana mendian
      • Haitz zilatua Biarritzen
      • Biarritz, atalaia eta kaperaren ikuspegia
      • Biarritz, portu zaharraren eta bainu bero eta bainu hotzen eraikinaren ikuspegia
      • Biarritz, portu zaharraren ikuspegia
      • Biarritz, Eugénie etxearen ikuspegia
      • Biarritzeko ikuspegi orokorra
      • Biarritz, euskaldunen kostako ikuspegia
      • Eugénie etxearen ikuspegia
      • Eliza berriaren plazako eta Eugénie etxearen ikuspegia
      • Bidasoaz gaindiko Pausuko zubiaren ikuspegia
      • Pasaiako portua
      • Biarritz, Errotako kosta, Pirinioetako Oroitzapenak, 1853
      • Biarritz, Potu Zaharraren ikuspegia. Pirinioetako Oroitzapenak, 1853.
      • Haitz zilatua Biarritzen. Pirinioetako Oroitzapenak, 1853.
      • Biarritzeko Portu Zaharraren bainuen ikuspegia. Pirinioetako Oroitzapenak, 1853.
      • Donostiako ikuspegi bat
      • Biarritz, Portu zaharraren ikuspegia
      • 1890eko afitxa-egutegia, Baionako hazi azoka 1800 eta 1890ean
      • Baionako ikuspegia
      • Kanboko behereko plaza
      • Pasaiako dorrea
      • Templu-zainen jauregi zaharra
      • Kanbo, ur jauzia
      • Hondarribia
      • Tolosa
      • Loiolako San Inazioren sortetxea
      • Baiona. Frantziako atea: Nemours-eko Dukea heltzen ari.
      • Baiona, ikuspegi orokorra
      • Arratzale kanpamendua Maitasunaren Ganbaran
      • Donostia
      • [Biarritz, Itsasargitik ikusia]
      • [Biarritzeko, itsasargiaren eta Espainiako kostaldearen ikuspegi orokorra]
      • Bela-ontzi bat Barratik ikusgai
      • Bainu beroak nahi bezainbat, kostan
      • Barrako ipar aldea
  • Bidaiariaren gida-liburua
      • Back
      • Baiona
          • Back
          • Baiona - Armen plaza eta Askatasunaren plaza
          • Baiona - Gaztelu berria
          • Baiona - Katedrala eta kalostrak
          • Baiona - Gaztelu zaharra
          • Baiona - Portua
          • Baiona - Itsas Ibilbideak
          • Baiona - Aturriren bokalea
          • Baiona - Hilerri ingelesa
          • Baiona - Zitadela
          • Baiona - Santa Izpiritu eta tenplu israelita
          • Baiona - Inguruetako ikuspuntuak
      • Baionatik Biarritzera
          • Back
          • Biarritz - Biarritzeren historia
          • Biarritz - Portu zaharra
          • Biarritz - Eroen kosta
          • Biarritz - Itsasargia
      • Baionatik Kanbora
          • Back
          • Uztaritze
          • Kanbo
          • Atekagaitz
          • Kanboko inguruak
      • Baionatik Donibane Lohizunera
          • Back
          • Donibane Lohizune
          • Ziburu
          • Zokoa
          • Urruña
          • Pausu
      • Gipuzkoa
          • Back
          • Irun
          • Hondarribia
          • Errenteria
          • Pasaia
      • Donostia
          • Back
          • Donostia - Portua, Zitadela...
          • Donostia - Antzokia, konfiteria,...
          • Donostiako inguruak
      • Euskaldunei buruzko oharra
  1. Etxea
  2. Aurkezpena
  3. Biografiak

Biografiak

Hélène Feillet-ren biografia

Hélène FEILLET (Paris, 1812 – Biarritz 1889)

Pierre Feillet eta Hélène Pernotin-en alaba, Hélène Parisen sortu zen, 1812ko azaroaren 2an(1). Amaren aldeko aitatxi, Pernotin margolaria, Pintura eta Eskultura Errege-Akademiako ikasle izan zen 1778an, eta Erromako sari handirako lehiatu zen. Iraultzaren ondoko monarkia garaian, Pernotin arduratu zen Versailleseko jauregiko sabai batzuen zaharberritzeaz. Bera ote zen B. Pernotin genero-historiaren eta potreten margolari eta grabatzaile trebea, Londresen 1786 eta 1797 artean lan egin zuena? Horrek lagunduko luke ulertzen Ingalaterran sasoi ederrean egonaldiak egiteko (1853an, 1857an, 1860an), eta estanpak egiteko Hélènen zaletasuna. Lehendabiziko irakaslea aita bera izan zuen, Pierre Feillet, karrera militarra utzi eta grabatzeko artera emana. Baina benetako maisua Ary Scheffer (Dordrecht, 1795 - Argenteuil, 1858) nederlandarra izan zuen, Parisen, hark irakatsi baitzion potretagintza.

Canción del Pirata, Dans El Artista 1835

Ahizpa Blancherekin batera, Hélène Feillet aitarekin abiatu zen Madrilera 1829an. Familia 1834an behin betiko Baionan bertakotu zelarik, Hélènek espainiar aldizkariendako lanean jarraitu zuen. Bost plantxa egin zituen El Artista Madrileko erromantizmoaren aldizkari enblematikoenarendako. Espainiar iruditegi erromantikoaren ederrenak eta adierazgarrienak dira haren grabatu batzuk. Horra hor, adibidez, Esproncedaren Canción del Pirata (pirataren kanta) olerkiarako ilustrazioa. Jenaro Pérez de Villaamilen lanak ere litografiatu zituen, Madrilen 1835ean argitaratu Mesonera Romanosen Panorama Matritense liburuarendako.

1835-1840 urte hauxetan ere, Baionan, Félix Morelen Bayonne, vues historiques et descriptives idazlanaren sei litografia ilustratu zituen. Geroago, bete-betean aritu zen Charles-Henri Hennebutte ezkonanaiaren enpresan, berak editatu baitzituen bi ahizpen lehen irudi turistikoak: Album des deux frontières edo Guide du voyageur de Bayonne à St Sébastien.

Liburu hauen prestaketan, Hélènek eta Blanchek lurraldeetan barna bidaiatzen zuten, aitzineko zirriborroak egin eta lanerako behar zituzten gaiak jorratu ahal izateko. Litografia sail oparoak egin zituzten, batez ere paisaienak, baina baita gai etnografiko zenbaitenak ere.

Ilustrazioari ere arras emana egonagatik, Hélène gehienbat pintorea izan zen. 1836an, lehendabizikoz, Pariseko Saloian erakutsi zuen, Juana Canoren potreta bat, honelakoa, Gazette de France-ren erranetan: "Hona hemen artista eder bat, ia espainola, Hélène Feillet andereñoa, zeinen artelan original eta espiritualak Madrileko Museoan miretsi baitziren 1834an. [...] 678. zenbakiz ikusgai jarri Señorita Juana Cano delako potretean, pertsonaia  miragarriro pausatua da: koloreak egiatasunetik badu, eta ñabarduren kutsuak zuzen eta artez paratuak dira." 1839an honako pintura hau igorri zuen Saloira Baionako inguruen ikuspegia, Bokaletik hartua; eta 1841ean: Espainiar emazte bat elizan, Buhame emakumezko bat Madrileko aldirietako San Isidro kaperan eta Rubensen araberako Hiru graziak litografia. Orléanseko duke-dukesaren etorrera Baionan, 1839-1840an pintatua eta Saloian 1842an aurkeztu zen.

1845eko Saloian, aldiz, euskal gaia eta era berean historikoa jorratu zuen: La Fayette-ren itsasoratzea 1777an pasaiako portuan, Ameriketara lehen aldiz zihoala. Pasaian egin krokis ugariek balio izan zioten eszenaren berregintzarako; baina kritikariek leporatu zioten fidelegi lotu zitzaiola paisaiaren errealitateari, emozioaren kaltetan, halako gaia erromantizismoz behar adina goratua ez zuelakoan. 1848an Saloira igorria deskribapena hutsa da: Irun, Hondarribia eta Bidasoaren itsasorako bokaleko ikuspegia.

Eraikin erlijiosoak apaintzeko ere manatu zioten Hélène Feilleti: 1843an, San Luis borroka-zelaian zehar, kolpatuei laguntza ematen ari zaiela. Baionako Ospitale Militarreko kaperarako; 1849an, Utz itzazue nigana jiten... Gurutzeko Damendako; azkenik, Saint-Barthélémy bat, Biarnoko Jasseko elizarendako.

Margolanen arrakastari esker diruz naharo bizi zenez, 1851n aitari erosi zion lursail bat, Biarritzeko Hondartza Handiaren gainean, non bi etxe handi eraiki baitzituen, haietako bat, hain zuzen, "Feillet" etxaldea. Brindotsen Daguerre jabegoa ere erosi zuen, Angelun, eta hantxe bizi zen aitarekin. Biarritzen zendu zen, ordea, 1889ko abenduaren 9an, bere etxean, Industria karrikako "Léonard" izeneko etxaldean.

 

(1) Hélène Feillet-ren obraz, irakur daiteke ere Henri Jeanpierre-ren artikulua, "Un peintre romantique bayonnais, Hélène Feillet", Bulletin de la Société, Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, 105 zbk., 1964eko 4. hiruhilekoa, 187-198 orr.

testuaren kreditua: Baionako Euskal Museoa

Blanche Hennebutte-Feillet-ren biografia

Blanche FEILLET HENNEBUTTE (Paris, 1815 – Biarritz, 1886)

Parisen 1815eko azaroaren 5ean sortua, Blanche pintura eta arte grafikoak ikasten hasi zen Pierre Feillet aitaren eta Pernotin aitatxiren ondoan. Familiarekin batera abiatu zen Madrilera 1829an, eta Baionara 1834an. Ahizpa Hélène ez bezala, guti pintatu eta marrazkira eta grabatura emana zen gehienbat. Alabaina, 1841ean Pariseko Saloian Eihera bateko ikuspegia Donibane Garazi aldean erakutsi zuen, eta 1848an, bi margolan: Naufragioa Biarritzeko arroketan, Baiona aldean eta Baionako Barraren sarrerako ikuspegia. 1857an Baionako Marrazki eta Pintura Eskolako zuzendari izendatu zuten. Harrez gain, Baionako Elkarte Filomatikoan ere apaintzeko marrazkigintza irakasten zuen.

Blanche Feillet Charles Henry Firmin Hennebutte-rekin ezkondu zen, Lapurdiko hiriburuan, 1844ko urtarrilaren 24an, eta bi seme izan zituzten: Henri Joseph Ernest (1845) eta Pierre Louis Gaston (1856). Hennebuttetarrak hasieran Baionako Galuperie karrikan bizi ziren; gero, Bourgneuf karrikan, eta geroago, Biarritzen.

Charles Hennebutte hélène feillet-ren eskutik, funts pribatua
Henri Hennebutte, funts pribatua

Baionan 1818ko buruilaren 25ean sortua, Charles Hennebutte papergile huts izatetik muga politikoaren bi aldeetako Euskal Herriko lehen gidaliburu turistikoen argitaratzailea izatera iragan zen: 1851n Le Guide du Voyageur de Bayonne à Saint-Sébastien, eta 1852an Album des deux frontières, lehen zatia France titulukoa zuena, eta bigarrena, Espagne. Testuak Charlesek izkiriatzen zituen; ilustrazioak, aldiz, Blanchek egin marrazkietatik litografiatuak ziren, eta batzuetan baita Hélène Feillet-enak ere. Argitalpen haiek arrakasta handia izan zuten, eta behin baino gehiagotan berrargitaratu ziren, aldaerekin. Familia-enpresa bat zen, beraz: 1840ko hamarkadaren bukaeran hasi zen, hots, turismoa sortzen ari zen garaian, Description des environs de Bayonne liburuarekin.

Baionako Mediatekak Blanchek 1841n berunezko minaz egin Kanboko eliza bat gorde du, gerora eginen ziren argitalpenen iragarle. Hennebutte-ren eskaintza turistikoa ez zen mugatzen euskal kostaldeko ohiko Biarritz eta Donostia aurkeztera, ordurako bezero aristokratikoek opor-lekutzat hautatu berriak baitzituzten. Hiri industrialak ere marrazten zituzten, hala nola Tolosa, papergintza modernoaren sorleku orduantxe bilakatua; eta leku historikoak, Tomas Zumalakarregiren sortetxea, adibidez; bai eta erlijiosoak ere, Loiolako santutegia, kasu. Frantziako partean, ahizpak ez ziren nehoiz Lapurdi eta Baxenabarretik harago joan. Kanbo herria zuten kuttunetako bat. Paisaien eta herrien ilustrazioak ez ezik, garaiko baionesen eta euskaldunen ohiturak eta janzkerak ere irudikatzen zituzten. Feilletarrek txangoetan egin marrazki, ur-kolore eta akuarela ugari ez dira nehoiz argitara eman. Hortaz, haien lanen behar bezalako katalogo bat egiteke dago oraino.

Blanche Feillet 1886ko buruilaren 15ean zendu zen, bere "Berthe" etxaldean, Biarritzeko  Nord karrikan.

testuaren kreditua: Baionako Euskal Museoa

Aurkezpena

  • Sarhitza
  • Biografiak
    • Blanche Hennebutte-Feillet
    • Hélène Feillet
  • Obrak
    • Paisaiak
      • Euskal Herrian gaindi bidaia bat
      • Paisaiak eta teknikak
      • Denborako zenbait gida-marka
      • Leku ezezagunak
    • Potretak
      • Ahizpa potret egileak
      • Jantziak eta genero margolanak
      • Familia potretak
    • Marrazki eta grabadurak
      • Marrazkitik grabadurara
      • Zurien goratzea
      • Kolorea!
      • Elementu errepikakorrak
  • Euskal Herriko turista fabrika
Bilketa
  • Harremanak
  • Legezko oharrak
  • Kredituak
  • Webgunearen mapa
Bilketa