Hélène Feillet, 1845 inguru, akuarela, 15,1x18,3 cm
 

Titulu : "Paciega" talde bat
Autorea : Hélène Feillet
Data : 1845 inguru
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Akuarela

Neurriak : 15,1x18,3 cm
Gaia : Ohizko jantziak

Oharra : Bost pertsonaia (hiru emazte, gizon bat eta haur bat) su baten inguruan bilduak. Su gainean galdara bat. Haurra, lau pattaka dagoena, ator marroi batez jantzia da. Bere ondoan, emazte batek sua zaintzen du, ametsetan iduri. Erdoil kolorezko mantar bat, jaka labur marroi bat eta gona bat ditu soinean. Buruko zapi xuria eta urre kolorezko belarritakoak ditu. Bere ondoa, eskuinean, emazte zaharrago bat du. Buru gainean duen zapi xuriaren bi puntak lepo aitzinean gurutzatuak ditu. Soineko marroia janzten du. Neska gaztea gainetik begiratzen du, eta eskuetan forma argi bat darama (ogi opila ?). Eskuinean, gizon bat xutik.Berak ere emazte gaztea begiratzen du. Bazterrik gabeko kaperu gorria darama buruan. Beso luzeko ator argi bat eta txaleko berde batez jantzia da. Oihalezko gerriko zabal batek gerria tinkatzen dio eta galtza urdinen gaineko zatia estaltzen du. Sorbalda gainean gain-jantzi maroia darama. Bere ile eta bekainak ilunak dira. Begirada beltza. Pertsonaia taldea osatzeko, emazte figura bat lurrean jarria, emazte gaztearen parean, bizkarrez ageri da. Buruaren gainekaldean, marra zuri eta urdinezko zapi bat du. Mantar marroi eta gona erdoilez jantzia da. Bizkarrean bizkar-saski bat darama.