Loiolako arana, Astigarraga, Hernani, itsas bidaia

Zure ibilaldientzat, Loiolako aran zoragarria gomendatzen dizut, baita Astigarraga ere, non Santiago mendian fosil anitz dagoen. Hernanik ere bisita merezi du. […] Baionatik Donostiarako itsas bidaia ere arras interesgarria da. Italiako kostetan zaudela uste nahi baduzu; ikuspegi liluragarria nahi baduzu, agorrileko egun eder batez Pasaia edo Donostiarako lehen ontzia har ezazu; oren batzuetako zeharkaldia atsegin handikoa da.

Biarritz, Bidarte eta Donibane Lohizuneko kostak maitagarriak dira goizeko lanbroaren artetik; arratsean ere ez dira itsusiagoak, eguzkiak sartaldetik Pikondoko lurmuturretik Donostiarainoko  itsas ezpondak urrez argitzen dituelarik. Pasatzean, Sokoako gotorlekua, Hondarribia, Irun, eta azkenik Pasaia gordetzen duten harkaitz pitoreskoak ikusiko dituzu. […]

 

(1)  Ia egun guziz badira Baionatik edo Donostiatik bidaia hori egiten duten ontzi espainiarrak.

Comments powered by CComment