Gaztelu Zaharra, Saint-Etienne hotela, merkataritzaren hotela, diligentzien bulegoa
Guillaume Raymond de Sault-ek, Baionako azken konde ordeak egin omen zuen eraikin hau ; XII. mendekoa da. 1378an, Rikardo II.ak Lancaster-eko dukea zen bere osabari, zeina Gaztela eta Leon-eko errege izendatua izan zen bere emaztearen aldetik, bere izkinan moneta jotzeko baimena eman zion.
1529ko apirilaren 29a, gaztelu honetan ordaindua izan zitzaion Frantzisko I.a askatzeko bahisaria Karlos Habsburgokoari. Arroilak eta plataforma bat baziren lehen, baina Arma-plazako karrika egiteko hautsi zituzten. Karrika horretan daude gutunen posta, Saint-Etienne eta Merkataritzaren hotelak, ospe handia dutena biek; badira ere Espainiarako, Pariserako eta Frantziako hego alderako diligentzien bulegoak. Hori da ereduzko auzo aristokrata ; saltokirik kasik ez da ikusten.