Espainiako atea
Espainiako atean da antolatua garraio zerbitzua; har ditzagun lekuak bulegoan. Denbora batean itxaron behar dugunez, balia dezagun tarte hori, nahi baduzu, glazisera joateko; zalgurdiak bidean hartuko gaitu. […] Solasean hartuz, gurutzera heldu gara: parean Espainiako bidea; ezkerrean, Kanbokoa eta maniobra zelairakoa; eskuinean glazisa. […] Bidaia hemen bukatzen da. Hautsez beterik, egia erran, baina Biarritz-en(1). Plaza zeharkatu eta Portu-Zaharrera joan gaitezen; bidean erranen dizut lehen Biarritz zer zen.
(1) IO: jatorrizko testuan “Biarrits”
Comments powered by CComment