Goratze bat pigmentu argi multzo bat da, "goratzeko" baliatua, hots argitzeko, zirrimarrazki edo marrazki urkoloreztatu bat. Gehienetan zuriak dira, eta tindatutako euskarrian zuria lortzeko baliatuak dira.
Dokumentu horiek osoki teknikoak dira, ez ziren zabalduak izateko eginak.
Ondarroa
Lehen dokumentua Blanche Hennebutte-en marrazki bat da, sepia papera batean, berunezko minaz, zurien goratze batzuekin. Bigarrena lehena oinarritzat hartuz egin den grabadura; zubia ezagutu daiteke ezkerrean, mendia azken planoan. txalupa, aldiz, grabaduran gehitua izan da.
Biarritz , portu zaharraren eta bainu bero eta hotzetako bi egituren ikuspegia
Blanche Hennebutte-en marrazkia, berunezko minaz, zurien goratze batzuekin, sepia kartoia batean. Ikus hemen nola zeru hodeitsua agertzen den grabaduran: erromantismoaren bete-betean gaude. Zurien goratzeek argiaren dirdira erakusten sute; Portu zaharreko uhinak, edo eguzkiak argitaratutako aitzinaldeak. Lehen planoan, eskailerako barranda berdina da marrazkian eta grabaduran. Pertsonaientzat berdin. Grabadurak marrazkiarekiko askatasun gehiagorik hartu.
Kanboko ur beroen eraikinaren ikuspegia
Aitzineko adibideen kontra, zirrimarrazki bat baino egiazko marrazki bat dugu hemen, gaiari dagozkion xehetasun guziekin. Grabaduran, pertsonaia batzuk gehituak izan dira, sakontasun gehiago emanez paisaiari. Marrazkiaren xehetasunak miresten ahal dira: alzifreak zubiaren ezker aldean, Errobiko ertzak, zubiaren marrazki arkitekturala, zuriz goratutako lau zutabeekin, berria zegoen zubi hori agerian ezartzeko.