Hélène Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, litografia, 25,1x32,7 cm
 

Titulu : Euskal jantziak
Autorea : Hélène Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Litografia

Neurriak : 25,1x32,7 cm
Gaia : Ohizko jantziak

Oharra : Irudi hau kritika sozial bat bailitzan irakurri behar al da? Jantzi dotorezko gizona badoa ibiltzera, lana burutu gabe utzia, baina emazteak artilea iruten eta haurrak zaintzen segitzen du. Emaztearen lanaren beste adierazleak ditugu pegara eta ferata (ura ekartzeko erabiltzen ziren ontziak), etxe atarian pausatuak azken planoan. Itxuraz, hemen gizon eta emazteen arteko lanen banaketa orekagabea salatzen da. Gainera, mutikoak pipa bat du, etorkizunaren aurreikuspen bat bezala, eta neskak ordea ereiteko tresna bat darama gerrian. Bibliografia: Jantziak paperean, euskal jantzi grabatuak (XVI. eta XIX. mendeak), Bilbo, Bilboko Euskal Museoa, 2004

Comments powered by CComment