Litografia harrian zizelkatu grabadura bati esker marrazki bat seriean inprimatzeko teknika bat da.

Feillet ahizpentzat, haien obren inprimatzeko, zabaltzeko eta beraz saltzeko modu egokiena da. Erakusketa honetan agertzen diren litografiak, beraz, bukatutako obrak dira, salgai zirenak. Gehiengoak litografo profesionalek egin dituzte, ahizpen marrazkien arabera, baina zenbait ahizpek berek egin dituzte.

Kasu guzietan, harria zizelkatzen hasi baino lehen, etapa desberdinak badira. Erakusketako obra batzuk, arkatzez, berunezko minez, grafitoz edo akuarelaz eginak, litografia batzuen aurre-urratsak izan daitezke. Oinarri batzuk grabatzaileak baliatuko dituenak.

Adibidez:

Baiona, ikuspegi orokorra

Ezkerreko arkatzezko zirrimarrazkiak bukatu gabe dirudi. Baina eskuineko litografian elementu ber-berak, leku eta proportzio ber-beretan aurkitzen ahal ditugu.

Baionako hazi azoka

Grafitozko ezkerreko marrazkia biziki osatua eta xehetasunez betea da. Eskuineko grabadura osoki fidela zaio.

Hondarribia

Eskuineko marrazkia, berunezko minaz egina, Hondarribia hiriaren itxurapen biziki zehatz eta fidela da. Eskuinean, litografiak jatorrizko marrazkiaren parte bat hartzen du, errealitatea itxuratzeko, baina lehen planoan gehitzen dizkio txalupa eta pertsonaiak, bizi eta dinamismo gehiago emateko obrari.

Baionako katedrala

Ezkerreko obra akuarela bat da, eskuinekoa litografia bat. Lehen bertsioan ez diren elementu eta pertsonaia ugari agertu dira bigarren bertsioan.