Sokoa, gaztelua, kai muturra

Itsas ezponda erditik doan bidexka hau segituz Sokoara helduko gara, Donibane Lohizuneko auzoa eta portu txikia. Gaztelua badia menderatzen duen haitz baten gainean eraikia izan zen. Bere plataformako pareta zazpi artekaz eta zazpi su-ahoz erregularki zatikatua da. Plataforma hartatik ikuspegi zoragarria dugu Pikondoaren lurmuturreraino. Hargintzazko maldaz osaturiko kai mutur ederrak portuaren sartzea uhain azkarrenengandik babesten du.