Hélène Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, litografia, 24,4x16,2 cm
Titulu : Biarriztar neska gaztea
Autorea : Hélène Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Litografia
Neurriak : 24,4x16,2 cm
Gaia : Ohizko jantziak
Oharra : Lehen planoan, landako arroka eta landareak. Bigarren planoan, marrazkiaren erdian, neska gazte bat itsas aldera makurtzen da haitz koskor baten gainean. Beherean den puntu bati so egiten dio, marrazkiaren koadrotik kanpo: ontzi baten abiatzea edo itzultzea, urrunean ikus daitekeen txalupa batek iradokitzen duenez? Eskuineko zangoa xut irudika dezakegu, amildegi bazterrean, eta ezkerra erlaitzaren bidexkan. Eskuineko eskuarekin haitz bati eusten dio, amildegi bazterrean, ezkerrekoak sardinaz beteriko saskia darama haitz berean pausatua. Emazte gaztea, gona, blusa eta dabantalez jantzia da. Lepoan zapia du eta bere ileak lepo gainean motto batean bilduak ditu. Oin hutsik doa. Gibeleko planoan, ezkerrean, itsasoa, haitz handia, haren petik txalupa dat pasatzen. Eskuinean, emazte gaztearen gibelean, gorantz doan erlaitzaren bazterra. Gainean, zeru hodeitsua non xori bat hegalka ageri den.