Urtubiako gaztelua, eliza, ordularia, gurutzea

Donibane Lohizune ondotik Urruña. Maldaren hasieran, Urtubiako gaztelua dugu. XIV. mendeko eraikin horren inguruko arroilak eta harresi artekak desagertu dira. Gaztelua ezaguna bilakatu zen 1462an Luis XI. a Aragoi eta Gaztelako erregeekin bertan bildu zenetik.

Urruñako eliza aski zaharra da. Ordulari leihoan hauxe irakur daiteke : Vulnerant omnes, ultima necat

Lilien Gurutzetik ikuspegi zoragarria dugu. Ordoki hau suharki defendatu zuten gure tropek, 1793ko apirilaren 23an Don Caro-ren agintean zen espainiar armadaren kontra, eta 1813ko urriaren 7an aliatuen kontra; ezkerrean, errepide maldatsua dugu Pausuraino. Eskuinean, Hondarribia eta Hendaia itsasoan bainatzen; parean mendi lerro bat, eta hauetako bati Donostiako itsasargia dario; Bidasoa, Pausuko zubia, Frantzia eta Espainia separatzen dituen Itunaren uhartea, eta azkenik Irun eta bere eliza gotikoa.