Hélène Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, arkatza, 26,3x18 cm
 

Titulu : Emazte ontzi-gidaria
Autorea : Hélène Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Arkatza

Neurriak : 26,3x18 cm
Gaia : Ohizko jantziak

Oharra : Emaztea zutik irudikatua da. Burua eskuinaldera du. Begiradak ere hara begiratzen du. Beso eskuina tolestua du eta eskuaren bizkarra kaderan pausatua du. Ezkerreko besoa gorputzaren luzeran du. Eskuan soka luze bat dut. Emazteak kapelu borobil bat darama trabeska eskuinaldera. Xingola apaingarriak ezker sorbaldara erortzen zaizkio. Beso luzeko mantar bat darama, besoak eskumuturretan tinkatuak. Sorbalda zapia, motiboz apaindua, gurutzaturik du bular gainean eta puntak gonako gerrikoaren barnetik pasatuak ditu. Gerria tinkatua du. Karratu txikiko dabantal batek gona estaltzen du. Ontzi-gidariak oinetan lokarri gurutzatuzko oinetakoak ditu.

Comments powered by CComment