Hélène Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, akuarela, 14,2x10,9 cm
Titulu : Beltzez jantziriko emazte zahar bat
Autorea : Hélène Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa
Teknika : Akuarela
Neurriak : 14,2x10,9 cm
Gaia : Ohizko jantziak
Oharra : Emazte zahar baten potreta, bustoarekin aurkeztua, 3/4ez, eta eskuinera itzulia, alegia, argiari begira. Bere jantzi beltza eta bere aurpegia argiagoak dira eskuinean. Aurpegiaren eta sorbalden mugak sanginaz marraztuak dira. Pertsonaia fondo gris argi neutro baten aitzinean agerian da. Emazteak zapi beltz bat darama buru gainean, korapilo batekin gibelean.