Zitadela

Sar giten orain Zitadelan. Bertako komandanteari zuzenean eskatu diodan baimenaren aitzinean, ikus dezakezun bezala, ateak idekitzen zaizkigu. Berriki egin diren lanei esker, zitadela hau lehen mailako gotorlekua bilakatu da. Goi puntu batean kokatua da, inguru guziak menderatzen ditu, baita Baiona eta Santa Izpiritu ere. Vaudan izan zen sortzailea. Ate honetatik egin zuten apirilaren 14ko ateraldia(1), eta hemendik ikus ditzakezue aliatuek okupatzen zituzten lekuak.

Harresiez dugun ikuspegi hau ez dea zoragarria ? Saia zaitez, hogeita hamar neurriko mendi horiek, eguzkiaren izpi batekin dirdiran jartzen diren uretara sartzen ikustea baino gauza ederragorik irudikatzen. Eskuinean, pinuz orrazturiko duna horiek Blanc-Pignon dituzu; eta Angelu bere etxe xuriekin; ezkerrean Mosoeletako muinoa bere oihan eta etxe politekin; parean, Errobi eta Aturri Baiona Ttipian beren urak nahasten ari.

 

(1) IO: 1814ko apirilaren 14a