Hamarkadaz hamarkada, Feillet ahizpek teknika desberdinak baliatu dituzte ikusi dituzten paisaiak marrazteko. Artistaren begiradaz gain, teknika bakoitzak doinu berezi bat ekartzen du.
Litografiak
Litografia Feillet ahizpek gehien baliatu duten teknika izan da, Album des deux frontières, Guide du voyageur edo Charles Hennebutte-ek saltzen zituen beste gida eta albumetan sartzeko gisan. Teknika hori baliatzen duten obra gehienak bukatutako obrak dira, salmentarako pentsatuak. Paisaia biziki pausatuak dira, gidetan deskribatutako guneen adierazgarri, eta maiz pertsonaia ttipiz hornituak, bizitasuna eta oreka ekartzeko konposaketari.
Akuarelak
Akuarelarekin, ahizpek ez dute gehiago helburutzat, litografietan zuten bezala, ezagut daitekeen leku baten marraztea. Xehetasunei gehiago lotzen zaizkie, baita koloreari ere.
Berunezko mina
Berunezko minari esker lan biziki zehatza egin daiteke, estudioak, edo litografia batzuendako oinarri landuak.
Arkatza
Feillet ahizpek arkatzez marraztutako obrak maiz bukatu gabeak dira, zirriborroak edo entseguak.
- Galdategiaren barnea
- Pasaiako portuaren zirriborroa
- Sab Leon bere burua eramaten
- Erreka ondoko eraikin handiak
Argazkia
Arkatza eta pintzela bazterturik, Blanche Hennebutte-ek argazkiaren munduan urrats batzuk egin zituen ere. Haren bi obra, Urdazuri ibai bazterrean eginik iritsi zaizkigu.
Comments powered by CComment