Ziburu, buhameak
Ziburuk(1) 2 155 bizilagun ditu. Arrantzalez eta hor kokatu diren buhameez(2) osatua da. Pirinioen oinetan bizi den gizatalde horrek bizi modu erratua du. Gehienetan buhame hauek mandoen ilea mozten edo saskiak egiten ibiltzen ziren; haurrek eske ziharduten. Udan, herriz-herri erran dabiltza, arroila batean edo oihan hegi batean akanpatzen dute. Neguan, etxebizitzetatik hurbiltzen dira. Euskal Herriaren barnealdean, guttitan ezetz erraten zaio buhame emazteari, begizko bat botako duenaren beldurrez, edo gauaz egin ditzakeen mendekuengatik.
Buhameak, bizi diren bezala hiltzen dira, erlijiozko sinesmenik gabe. Hilak otoitzik gabe lurperatzen dituzte. Ezkontza bat ospatzeko ontzi bat puskatzen dute. Atxiki duten itxurarekin, errexki ezagutzen dira: larru ilun kobre kolorekoa, ile latzak, kopeta aitzinatua, ezpain lodiak eta pildak soinean; holakoak dira buhameak.
(1) Euskaraz « zubi buru »tik dator (IO: jatorrizko testuan "Sibe-Bourre"), Zeren Donibane Lohizunerekin lotzen zuen zubiaren buruan kokatua baitzen. Badira urte batzuk suntsitua izan dela eta harrizko bat egin zuten pixka bat gorago. Gure marrazkian lehen zen bezala ikus daiteke.
(2) IO: jatorrizko testuan "gitanos"