Mugerre, Milafranga, Hiriburu, Errobi bazterrak, Aturri bazterrak, Beskoitzeko iturri gaziak, Urkoiti eta Salise

Hainbeste dira Baiona inguruko ikuspegiak non gure lan honek ez duen lekurik eskaintzen denak deskribatzeko. Turistari Mugerreko gainetik ikus daitekeen panorama gomendatzen diogu, gurutzetik; itsasoa, dunak, pinudiak, Pirinioak, herri alaienak ureztatzen dituzten Errobi eta Aturri: Milafranga, Hiriburu eta beste hainbestek gauza anitz eskaintzeko duen multzoa osatzen dute.

Errobi eta Aturri bazterrak ere bereziak dira, Loire ibaiaren bizkarguneak oroitarazten dituzte. Baiona bisitatzekotan, merkatu egunean egin behar da, xuriketariak beren astoen (arraza gurutzatua elikagai eskasiarengatik) gibeletik hirira sartzen direnean, mandozainek(1) gidaturik, arrain saltzaileak, zerriekin daozen baserritarrak, behiak eta xahalak denak batera karabanan zalgurdien artetik hirira sartzen direlarik. Ikuskizun zinez harrigarria.

Hiriaren zati bat eta Hiriburu eta San Leon-eko ordokiak numulite deituriko elementu lentikular batzuez osaturiko arroka zola baten gainean eraikiak dira. Baiona inguruetan ofita kantitate aski handietan aurkitzen da : Angelun, bidearen ezkerrean Lasa Jaunaren etxe gibelean, eta Milafrangan.

Departamenduan ur gazi iturri ugari bada. Gatzaga nagusiak Beskoitzen, Urkoitin eta Salisen dira.

Baiona Landetako departamenduko eta inguruetako beste batzuen biltegia da; horrat heltzen dira Chalosse-ko arnoak, aguardientak, errexinazko gaiak, pinuak, taulak; horrat heltzen dira ere Pirinioetatik datozen eraikuntzarako zurak, Luhusoko kaolina, Beskoitzeko gatza(2). Inguru hauetan prestatzen dira hain ospe ona duten xingarrak.

 

(1) IO : jatorrizko testuan "arriéros" ; hego amerikan erabilia

(2) Sources d'eau salée de Briscous, à 12 kilomètres.