Hélène Feillet, 1857, olio pintura, 68x62 cm
 

Titulu : Samuel Dreyfus
Autorea : Hélène Feillet
Data : 1857
Erakundea : Baionako Euskal Museoa
Teknika : Olio pintura

Neurriak : 68x62 cm
Gaia : Pertsonalitateak

Oharra : Napoleonen armadeko ofiziala zen Dreyfus. Inperioaren kanpainak Espainian egin eta Zaragoza-ko bigarren setioan zauritua izan zen 1809an. 1832an Deborah Nunez baionarrarekin ezkondu eta hiri horretako negozio gizon bilkakatu zen. 1968an Nobel saria eskuratu zuen René Cassin-en aitatxi zen. Helène FEILLET-ren pinturak Samuel DREYFUS erakusten du, bere jakan Santa Elena-ren dominaren barratxoa daramala. Irudi hau bitxia da, gehienetan domina bera erakusten baita jakan zintzilikatua.