Titulu : Hazi azoka Baionan
Autorea : Blanche Hennebutte-Feillet
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Litografia
Neurriak : 20,8x26,5 cm
Lekua (probintzia) : Lapurdi
Lekua (herria) : Baiona
Oharra : Lan honek Errobi ezker aldeko portu txikia aurkezten du, Port-de-Castets eta Port-de-Suzée edo Suzeye karriken artean. Harrizko eskaloi handiko lehorreko ontzileku bat, 1886ko Baionako portuko mapan "port à gradins" deiturikoa, xalant eta ontzi txikiak bertan gelditzeko. Ezkerreko etxeak ikatz kaia ohiaren lekuan eraikiak dira. Bigarren inperioaren garaian sunstituak izan ziren eta ondotik merkatu moderno bat "Baltard" modukoa eraiki zen 1860 eta 1866 artean. Etxe batzuetako teilatuen gainean, ekialdean maldadun zureriak ikus daitezke, osoki estaliak, Baionako etxetako eskailera-etxe bilakatu direnak lehengo korraleak argiztatzeko. Piskanaka, XIX.mendean, leilatu horiek berinez ordezkatu zituzten. Azken planoan, hego dorreko gurutzedurek eta erraboilek katedrala iradokitzen dute. Hego dorrea 1878an gezi batez ordezkatu zuten.