Blanche Hennebutte-Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, arkatza, 21x13,9 cm
 

Titulu : Herriko emazte bat sorbalda zapi eta mokanes batekin.
Autorea : Blanche Hennebutte-Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa
Teknika : Arkatza

Neurriak : 21x13,9 cm
Gaia : Zirrimarrak

Oharra : Altzari baten gainean ukondoa pausatua duen emazte baten potreta. Emazteak ametsetan dirudi. Burua doi bat eskuinera makurtua du, eta begirada alde horretara doakio. Ileak buru gainean bilduak ditu zapi korapilatu batean. Baldokien iguruan ateratzen zaizkio. Lauki zuzen eta perla batez osaturiko belarritako luzeak ditu. Lits eta broderiazko sorbalda zapi luzea darama. Bularrean gurutzatua du. Eskumuturretan tinkaturiko mantar besaluzea ikus daiteke. Bere gona luzearen gainetik dabantal motz eta hertsia janzten du.

Comments powered by CComment