Hélène Feillet, 1840, olio pintura, 129x194 cm
 

Titulu : Orleans-eko dukea Baionara sartzen
Autorea : Hélène Feillet
Data : 1840
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Olio pintura

Neurriak : 129x194 cm
Gaia : Pertsonalitateak

Oharra : Olioa oihal gainean, behean erdian sinatua eta datatua: "Hélène Feillet / 1839", 1842ko Saloian ikusgai. Baionako Euskal Museoa, inb. zb. 2007.1. / Estatuaren antzinako gordailua, 2007ko apirilaren 27ko ministerio-erabakiz jabetza Baionari esleitu ziona. Landak aldeko San Ezpiritu auzoa eta Baiona lotzen dituen ontzizko zubia iraganik, Orleanseko duke-dukesen jende-segida Bouffliers ibilbidera heldu da, antzinako Réduit parean, murrua eskuinean ikusten denez.

Jai giro koloretsua irudikatzen da lehen planoan, gerriko gorriz eta gainerakoa zuriz jantzi dantzari txapeldunei esker. Hélène Feilletek gertakizunaren benetako "argazkia" konposatu zuen, lekukotza zehatza emanez, hala nola ofizialena: Harispe dibisio-jenerala, Jacobi brigada-jenerala, Duchatel Pirinio Apaletako prefeta, Leroy Baionako suprefeta, Balasque hiriko auzapeza, Almeras plaza militarreko koronel komandantea, de Bois-le-Comte Harispejeneralaren kanpo-laguntzailea, Duvigneau jendarmeriako lotinanta, Garat kondea zaldizko euskaldunen buru, Diesse zaldizko euskal xasiurren lotinanta, Thaonnellier Ohorezko Guardien komandantea, Potel, Hariague lo finant eta Ohorezko Guardion bizitegietako marexa nagusia, Hédiembaught plazako lotinanta, Baudry hidrografia irakaslea, de Lassa andereñoa eta bere beste lagun baiones zenbait. Hélène Feilletek bere burua ere pintatu zuen eskuin muturrean, hain zuzen margolana asto gainean paratu eta gertakizuna pintatzen ari zela.

Zurez eta margo-oihalez eraiki behin-behineko Garaipen Arkuaren eskuinean, beste apaingarrien artean, Daviden bi izan, eta pertsonalitafe ofizialendako oholtza bat, koroazko oblasoi handi baten inguruan hiru koloreko banderak, erdizka esfaltzen dutenak Bouffliers ibilbideko ontziola. Hondoan, Aturri ibaiaren eskuin bazterra zehazten da, eta San Ezpirituko eraikinak, bertako familia juduek XVIII.ean eginak. Ez urrun armarraturik, zubitik eskuinera, bi mastako ontzi bat, banderaz apaindua. Are eskuinago, gorantz, eiherako urmaeletik aldentzen ari den itsasontzi bat.

1839an, zubi berria osazen zuten ontziak behin-behinekoz askatu eta itsasontzien pasabidea ahalbidetzen zen. Eskuineko ibai-bazterrean ere, baina beherago, Suarez negozio-gizonak Iraultza aitzin eraikiarazi arbelezko teilatudun eraikin zuri garaiaren parean, noiz armatu zain dagoen bi mastako ontzi bat. Bouffliers ibilbidean, ezkerreko urbazterrean eta hiru koloreko garaikurraren azpian (margolanaren eskuinean), eraikitzen ari den itsasontzi baten profila, barangak eta guzti.

Margolanaren ezkerrean, Rédouit gotorlekuko kanpo-murrua. Amarraturik, Réduit berak erdi gordeta, hiru mastako ontzi baten branka, bi estalia-bela hedatuak dituena. Aitzinean, pinaza ilun batek mastak behititu ditu.

Ondoan, bi txalupa: hurbilenak hiru koloreko bandera bat du hedatua, eta norbait zutik agurtzen ari da, kapeilua eskuan, gorriz jantzi lau arraunlari fostarteetan jarririk daudela. Geroago, ontzizko zubia harrizko batek ordeztu zuen, 1845ean Nemourseko duke-dukesak Baionara jin zirelarik. "Nemours zubia" bataiatua. Orduan ere Hélène Feilletek proposatu zuen bigarren margolan bat egitea, Orleanseko dukearen etorrerarekin bezala.

Pirinio Apaletako prefetak 1846ko martxoaren 27an Barne Ministroari izkiriatu zion: "Aparteko talentudun artista batek, Baionako Feillet andereñoak, Nemourseko jaun duke eta andre dukesa txit gorenei, hiri honetatik igaro zirela, zenbait margo edo marrazki aurkezteko ohorea izan du, bai eta jaun-andre txit gorenen arreta bereganatu ere. Andereño berak margolan baten zirriborroa ere egin du, non Nemours zubiaren inaugurazioa agertzen den [...--J. Jaun-andre txit gorenek ez diote muzin egin zirriborroa beren begiz ikusteari, arte, beren oniritzia ere eman diote. Feillet andereñoak desio luke berorren gorentasunak margolana egiteko galdegin diezaion I...)".

Oroitarazteko gutun batzuk (Nemourseko dukearen idazkariarenak barne) igorri eta ekainaren 4ean gurikatzeko ihardespen baten ondoren, 1846ko uztailaren 1ean ministroak behin betiko errefusatu zuen, honela zioelarik: "Arte Ederrak sustatzeko diru-funtsen egoerak orain ez du ahalbidetzen".