Hélène Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, litografia, 27,8x38,4 cm
 

Titulu : Kakoleta, Baiona inguruak.
Autorea : Hélène Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa (Jatorrizko fitxa ikusi)
Teknika : Litografia

Neurriak : 27,8x38,4 cm
Gaia : Ohizko jantziak

Oharra : Obraren erdian, hiru pertsonaia dabiltza: emazte batek zaldi bat darama bridatik harturik, eta bikote bat, gizon eta emazte bat, kakoletaren (zela bikoitza zaldiaren bi aldeetan jartzeko) alde bakoitzean jarririk. Blanche Feillet eta Henebutte bere senargaia direa, Hélène ahizparen begirada alai eta jostakinaren pean? Hala pentsa dezakegu. Hélènek egin zuen litografia eta koloreztatze aitzineko prestaketa marrazki hau. Zaldi gaineko emaztearen irriarengatik, bera eta marrazkilariaren arteko konplizitatea dagoela pentsa daiteke? Emazte gaztearen zoriontasuna, bere gaineko begirada maiteminduarengatik? Gu garen lekukoen aitziean duen arrotasuna?

Comments powered by CComment