Itsas bainuak, Errota, hondar bainuak

Goazen hondartzara, beha dezagun. Gizon hau, hain ederra lehen, ez al dirudi zizta batzuen gainean dabilela? Zergatik ematen ditu holako jauziak? Ez du ura gustuko. Segidan sartzeko ordez, goxoak ez diren sentsazioak iraunarazten ditu. Zer darama bainulari horrek? Pakete uniforme bat. Ez, emazte bat da. Zer eginen ote du? Uhaina badator: bere zama uretara botatzen du, burua lehenik. Eta… Jainkoa, uhainak dena eraman du, gizona eta emaztea. Emazteak aurpegi ezin txarragoa du ustekabe horren hondotik. […]

Begira dezagun Biarritz Errotatik; […] Ibilaldi txiki hau baliatuko dugu, arratsalde goxo honetan Itsasargira joateko. Krabelinez loratutako errekañoak zeharkatzen dituen hondar muinoak gaindituko ditugu. Ez dugu oinak busti beharko, ezen orain itsasoak erreka handitzen badu, laster zeharkatzeko moduan izanen baitugu. Itsasargira igan aitzin, lezea bisita dezagun. Kasu egizu jaistean. […]