Blanche Hennebutte-Feillet, 19. mendeko 2. laurdena, arkatza, 15,2x27,8 cm
Titulu : Biarritz
Autorea : Blanche Hennebutte-Feillet
Data : 19. mendeko 2. laurdena
Erakundea : Baionako Euskal Museoa
Teknika : Arkatza
Neurriak : 15,2x27,8 cm
Lekua (probintzia) : Lapurdi
Lekua (herria) : Biarritz
Oharra : Hondartza baten gaineko ikuspegia. Hutsuneaz, ziloaz aparte, ez da egiazko lehen planorik. Bigarren planoan haitz handi batek orriaren ezkerreko heren bat hartzen du. Erdian itsas bazterra doi-doi marraztua (marra batzuek itsas bazterraren lerroa goxatzen dute). Hondartzan, silueta batzuk. Eskuinean, erreka bat gainditen duen zurezko zubixka bat menderatzen duen etxe bat. Hauxe du idatzia: Bainu beroak. Hondartzako etxola batzuk itsasoari begira. Hamabi daude. Azken planoan, ezker-eskuin: itsasoa, haitzak, itsasargia, erlaitzaren hegia marrazkiaren eskuin muturreraino luzatzen da.
Comments powered by CComment