Bidaiariaren gida-liburua
1852an, Charle Hennebutte-ek Description des environs de Bayonne et de Saint-Sébastien [Baiona eta Donostiaren inguruen deskribapena], berrargitalpenen arabera Guide du voyageur de Bayonne à Saint-Sébastien [Bidaiariaren gida-liburua Baionatik Donostiara], edo Album des deux frontières [Bi mugen albuma] izenak hartuko dituenak.
Euskal Herriari buruzko lehen-lehen gida turistikoetarik da, Feillet ahizpek ilustraturik.
Charles Hennebutte-ek bost ibilbide aurkezten ditu:
- Baionaren bisita bat, Armen plaza, Gaztelu berria, katedrala, gaztelu zaharra, portua, Itsas ibilbideak, Aturriren bokalea, hilerri ingelesa, Zitadela, Santa Izpiritu eta inguruetako ikuspuntuak deskubritzeko.
- Biarritzeren bisita ba, Baionatik Biarritzerako ibilbidearekin, hiriaren historia, Portu zaharra, Eroen kosta edo itsasargia.
- Bidaia bat Baionatik Kanbora, Uztaritze, Kanbo, Atekagaitz eta inguruetako herrien gaindi.
- Bidaia bat Baionatik Donibane Lohizunera, hiria bera ikusteko, baita erta Ziburu, Zokoa, Urruña eta Pausu.
- Itzuli bat Gipuzkoan, Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia eta Donostia ezagutuz.
Azkenik, liburuak gehigarriak baditu, besteak beste Fabre jaunaren Euskaldunei buruzko oharra.
Parte honetan aurkeztutako testu guziak 1852ko ediziotik hartuak dira, Ekaitz Bergarretxek itzuliak. Liburuaren osotasunean ikus dezakezu Bilketa.eus atarian, bertsio numerikoan: