Obra umezurtz bat? 

Euskal Herriko irakurketa eta ibilbideetan zehar, maiz Blanche et Hélène-n irudiak ikusi ditugu. Gehienetan zinadurarik ez zen ikusten, bai ordea lekuaren izena edo eszena irakurtzeko gako batzuk. Egia da, Hélène Feillet-k antzea baduela, baina ez da artista ospetsua. Eta bere ahizpak, Blanche, aski ongi marrazten du baina jeinu handirik gabe. Baina, haien izenen desagertzea obraren arrakastaren ordaina izan liteke. Obra, haiena baino gehiago, deskribatzen duen lekuena, horko jendeena da. Hélène eta Blanche-n obra ez da umezurtz, bai ordea betidanik sortzen aritu den irudimen baten umea.

 

Comments powered by CComment